Faktoria
Mende erdia kantuan
Anje Duhalde: "Niretzat ohorea izan da musikari eta, batez ere, gure kulturaren ikur izatea"
Ane Albisu | EITb Media
50 urte daramatza kantuan Anje Duhaldek eta sortzen jarraitzen du. "Muga bat beti hor" du izena bere kanturik berrienak, adinarekin bere baitan sentitzen dituen mugen inguruan ari da besteak beste, Xabier Amurizaren hitzak dituen kantuan. Irailaren 17an kantaldia izango du Urruñan.
-
Anje Duhalde Arrangoitzeko trinketean
22:21 min
Arrangoitzeko Trinketean egin dugu hitzordua Anje Duhalderekin. Mende erdia oharkabean pasa zaiola aitortu digu, "ez dela konturatu" ere egin. Kantugintzak asko eman diola kontatu digu, "bere alde on eta ez hain onekin". Bizimodu mugitua izan du eta "gorputzari astindu ederrak" eman dizkiola onartu digu, baina "hemen gaude kontatzeko eta zerbait egiteko gai".
Musika ibilbidea errepasatu dugu, maitasunaz hitz egin dugu, euskararen egoeraz, adinaren mugez....azken batean, bizitzaz. 73 ute beteko ditu irailean, eta Urruñan izango du emanaldia irailaren 17an. Lehen zatian Niko Etxart izango dela ere aurreratu digu.