Itxi

Faktoria

Goizuetako festak

Goizuetarrak: igel ala zapo?

Igel tropikalaren irudia jarri dute Goizuetako jaietan udaletxeko balkoian. Igela baino, zapoa beharko luke Iñaki Sanz Azkue, Aranzadi Zientzia elkarteko herpetologoaren ustez. Goizuetako udal ordezkariek tonu onean erantzun diote kontuan hartuko dutela abixua. 

  • Goizuetarrak: igel ala zapo?

    Goizuetarrak: igel ala zapo?

    4:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Festa giroan igel tropikalaren irudia jarri dute Goizuetako udaletxeko balkoian. Goizuetarrak berez zapoak omen dira, baina kartelean agertzen dena igela dela ohartarazi die Iñaki Sanz Azkuek, Aranzadi Zientzia elkarteko herpetologoak. Twitter sarean mezua idatzi du Sanz Azkuek, eta tonu onean Goizuetako udalak erantzun dio ohartarazpena kontuan hartuko dutela.