Itxi

Faktoria

SUMARreko diputatua

Lander Martinez: "Hizkuntzen inguruko akordioak inbestidura errazten du"

Lander Martinez, SUMARreko diputatuaren hitzetan, hizkuntza koofizialak kongresuan erabili ahal izateko sei taldek lotutako akordioak gehiengo oso zabalaren babesa irudikatu du eta datorren asteeetan ikusiko dugunaren aurrekaritzat jo du. Pedro Sanchezen inbestidura urrian izan daiteekeela dio.

  • Lander Martinez, SUMARreko diputatua FAKTORIAn.

    Lander Martinez, SUMARreko diputatua FAKTORIAn.

    23:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lander Martinez, Sumarreko diputatuak Faktoria saioan, esan digunez, Sanchezen inbestidurari begira, aurrerapausu garrantzitsua da kongresuan hizkuntza koofizialak erabili ahal izateko araudi aldaketa. PSOEren baita egon daitekeen barne eztabaidari buruz, ez du uste traba egingo duenik: "PSOEren lehentasuna gobernatzea da eta hauteskundea ez errepikatzea; badakite ze aliantzak diren beharrezkoak... Eztabaida oso murritza da hor".

Martinezen ustez, badira tresnak JUNTSek eta ERCk eskatzen duten Amnistia legea lantzeko: "Badaude bideak eta jurista talde bat ari da gaia lantzen. Gauza hauek bere denbora behar dute, baina badira berme batzuk eraman gaitzaketenak amnistia lege batera". Eta ez du baztertu urrian bertan egin ahal izatea Pedro Sanchez gobernuko presidente izendatzea.

Lurralde ereduaren eztabaida irekitzeko garaia iritsi dela azpimarratu du, bestetik, SUMARREko diputatuak, eta konstituzio erreforma aurrera ateratzea zaila izango denez, testua aldatu gabe, federalismoan aurrera egitea ahalbidetuko duen berrirakurketa proposatu du. Urkullu lehendakariaren proposamena interesgarritzat jo du eta gogora ekarri du eusko Legebiltzarerean autogobernu ponentzian egindako lana, "hor badago egindako lana berreskuratzeko auera bat". Aldez edo moldez, argi du iritsi dela lurralde arazoaren auziari heltzeko.