Faktoria
Kontrako bidean
Rubialesek Jenni Hermosori emandako muxutik tiraka osatu du lehen irakurketa Aritz Gorrotxategi idazleak
Aritz Gorrotxategi astero etorriko da Faktoria albistegira, egintzat ematen ditugun gertakarien beste irakurketa egitera.
-
Aritz Gorrotxategi, Kontrako Bidean
6:24 min
Udara amaierak berekin ekarri du polemika, emakumeen futbol txapelketako finala ondoren gertatutakoari lotuta. Luis Rubiales Espainiako federazioko presidenteak Jenni Hermoso jokalariri, honek eskatu gabe, eman zion musuaren ondoren. Gerkatari hori tiraka osatu du lehen Kontrako bidea atala, Aritz Gorrotxategi idazleaketa ideia hau utzi digu: 'olagarroa den futbolak', beste kiroletan izan diren garipenak iretsi eta estaltzen dituela. Budapesten jokatu den athletismo txapelketaren garaipena, kasu. Eta beste hau ere bai: ' golen eta garaipen ospakizunen gainetik, denok ikusi dugun musu bat nagusitu da gaurkotasun albisteetan'. Hori tiraka bururatu zaizkio gogoetak Gorrotxategiri: 'Ez dakit zenbatek jarraituko zuten gurean emakumezkoen Munduko Kopa, zenbatek ikusiko zuten finala, baina seguru nago musua ikusi dutenak baino askoz gutxiago izan direla. Lehiaketa bat eginez gero, zenbatek asmatuko lukete non ospatu den Munduko Kopa?'.