Faktoria
Kontrakarrean
"Irakasleen bajak"
Familia mediku batek zabaldu du sare sozialetan astelehen batean izan zituen kontsulten ia erdia bajak eskatzeko joandako pazienteak izan zirela. Eta guzti-guztiak zirela irakasleak. Horri tiraka osatu du asteleheneroko gogoeta Aritz Gorrotxategik.
-
Aritz Gorrotxategi
5:36 min
"... Altxatuko zuen besoa baten batek honezkero, irakasleek baja gehiegi hartzen dituztela. Ikasturte heren bat lanean, beste heren bat medikutan, eta beste herena oporretan pasatzen dutela. Ez guztiek, noski. Denetarik egongo da, eta pentsatu nahi dut gutxi batzuk baino ez direla pikareskaren jarraitzaileak. Katedra-askatasuna zer den galdetu, eta erantzungo dizute eskolara nahi duzunean joateko askatasuna dela. Imajinatu medikuaren aurpegia halako batek ilean zaintiratu bat izan duela esaten badio, eta baja emateko. Zenbat telesail egin litezke halakoen iruzur, aitzaki eta trikimailuekin… Gidoilari onak izango lirateke azal lodiko irakasle horiek. Gainera, diru publikoaren kontura egiten dute bere eskapismoa… Galdetu, ordea, autonomoei zenbat gaixotzen diren… Zenbat gaixotu daitezkeen… Interesgarria litzateke zifra horiek ikustea. Alegia, zenbat autonomo dauden astelehenero medikuarenean baja eske, eta zenbat funtzionario eta irakasle…"