Itxi

Faktoria magazina

Feministen talde armatua

David Lindemann: "Rote Zora talde armatu feministarentzat garrantzitsua zen inor ez zauritzea"

Karmele Uribesalgo | EITB Media

70eko hamarkadan Alemanian sortutako emakume feministen talde armatua izan zen Rote Zora, eta horren inguruko liburu bat itzuli du euskarara David Lindemann hizkuntzalariak. 'Rote Zora. Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995)' du izena lan horrek.

  • David Lindemann

    David Lindemann

    19:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakume feministen talde armatua izan zen Rote Zora. Alemanian sortu zen 1977an, eta, besteak beste, inperialismoaren eta kapitalismoaren kontrako iraultza, emakumeen askapena eta abortatzeko eskubidea aldarrikatu zituzten.

Gai hori lantzen duen 'Rote Zora. Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995)' liburua itzuli du euskarara David Lindemann hizkuntzalari, itzultzaile eta irakasleak. Militanteei egindako elkarrizketekin, ekintzen osteko komunikatuekin eta kongresuetarako idatzitako txostenekin osatuta dago lana.