Faktoria
Zakuan gordetzekoak
"Menopause friendly"
Daukagun bizi esperantzarekin, gaur egun, emakumeek 20-25 urte pasatzen dituzte hilekorik gabe. Horretaz jabetuta, produktu eta ekimenak sortzen hasi dira.
-
Jakeline Barker
10:48 min
Menopausia bataz beste 45 eta 55 urteen artean gertatzen da, kasu goiztiarretan, 40rekin ere bai. Ondorioz, aitzinean, hau da, gure birramonen garaian, hilekoa galdu gabe hilko ziren emakume gehienak. Baina, gaur egun, 80 urtetik gorako emakumeek 20-25 bat urte pasako dituzte, gutxienez, hilekorik gabe. Beraz, menopausia fenomeno modernoa da.
Arrunta bihurtuko da menopausiaz hitz egitea, emakumeen artean eta gizartean. Eta ohi bezala, merkatuak egingo du hori arrunt. Hasi dira jada menopausiarekin lotutako produktuak sortzen. Besteak beste, menopausiaren lehenengo sintomak bizi dituzten emakumeentzako egonaldi edo oporraldiak edo-eta produktu bereziak: Erosteko gogoa ematen duten pakete erakargarrietan bildutako labaingarriak, bitaminak, eta antzerakoak. Baina horretaz gain azpimarragarriena da Erresuma Batuan azken urtetan sortutako ekimena: "menopause friendly". Parlamentuan aztertu izan da gaia, eta aintzatespen berezia sortu dute menopausia garaian dauden emakumeen beharrak kontuan hartzen dituzten lantokientzako.