Itxi

Faktoria

Jakeline Barker

Hizkuntza eta musika, aste honetan zakuan gordetzeko bi gaiak

Aste honetan kontatu ditugun albiste guztien artean, zeintzuek izango dute eragina etorkizunean? Jakeline Barker kazetariak egin du sailkapena, "Faktoria" albistegian

  • Zakuan gordetzekoak

    Zakuan gordetzekoak

    7:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hitzik eta musikarik gabeko mundirik ez dago. Ez du imajinatzen Jakeline Barkerrek; horregatik, bi kontzeptu, bi hitz, bi adierazle, horiekin egin du astearen 'errepaso informatiboa. Biak, mintzaira eta musika, komunikaziorako erabiltzen ditugulako gizakiok.

Frantziar Estatutik abiatu da, hil honetan zabaldu baitute Cité International de la Langue Française izenekoa, hau da, Frantsesaren Nazioarteko Hiria.

Frantsesari eskainitako museo da, eta kokapena ikusgarria du, Villers-Cottterets herriko gazteluan. Bertan sinatu zuen Frantzisko I.a erregeak frantses hizkuntzaren erabilera administrazioan eta justizian. Eragile ekonomikoa eta hizkuntzaren sustatzailea izateko sortu dute, eta frantses hiztunei buruzko datuak jasotzen ditu. Hortik sortu zaio galdera Barkerri: 'Euskarak, Europako hizkuntza zaharrenetakoak, halako museo bizi bat izango balu, egoki ikusten al duzu jauregi bat izatea?'.

Hori da aste honetan zakuan gordetzeko gai bat. Bestea, musika. 'Musika serioa, klasikoa eta batzuentzat aspergarria', Barkerren hitzetan, ez dutelako guztiek ulertzen. Egunotan, Euskadiko Orkestra Euskal Herriko hiriburuetan ari da emanaldian eskaintzen, baina adin batetik gorako entzuleak inguratu zaizkio, 'gazte jende gutxi', Jakeline Barkerrek bere begiekin ikusi duen moduan. Zergaitik? Bada, seguru aski, entzuten ikasi behar delako. Hortxe utzi digu zakurako bigarren ideia: 'Musika ulertzeko gaitasuna txikitatik garatu beharko genuke, eskolan'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz