Itxi

Faktoria

Kontrakarrean

"Arriskuan al dago haragijaleen inperioa?"

Beganismoak duen gero zabalkunde haundiagoaz aritu da idazlea bere asteleheneroko zutabean; Gabonak nola aldatuko diren galdetu du eta nola aldatuko diren etorkizunean gure ohiturak eta bizimodua

  • Aritz Gorrotxategi

    Aritz Gorrotxategi

    3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Badator olatu beganoa ala moda kontua baino ez da? Izan al gaitezke animalien lagun? Bambiren sindromeak jota al gaude? Arriskuan al dago haragijaleen inperioa? Ikusiko al ditugu erretegiak, luze gabe, haragiaren ordez barazkiak bakarrik erretzen? San Tomas Feria seitanezko ogitartekoekin eta txistorrarik gabe? Ez al gara honaino iritsi haragia janda? Ez al gara orojaleak? Ez dira gutxi bidera ateratzen zaizkigun galderak, eta ziur datorren lehendakariak gertu-gertutik aztertu beharko dituela.
Haragiaren eta barazkien dikotomia hori politikaren ekarriko bagenu, haragijaleak kontserbadoreak izango lirateke, eta beganoak progresistak. Hizkuntzaren aldetik ere badugu zer aldatua. "Aberekeria" edo "astakeria" esaten diogu izugarrikeria bati. Paradoxikoki, gizakia da halako potoloenak egiten dituena, plazer hutsez hiltzen duen abere bakarra".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia