Faktoria
OHOLTZAN & IKASGELAN MAISTRA
Errukine Olaziregi: "Lotsa ematen dit esateak, baina Aznar maite nuen gehiena; txotxongilo zoragarria zen"
Donostiarra sortzez, madrildarra bizitzez. Euskara irakasle ofizioz, kantari afizioz, saltsera bokazioz eta borrokalari elekzioz. Berpizkundeko andrea da OLaziregi. Kazetari izateko bidean zioan, zorionez Italian egindako egonaldi batek artea sartu zuen bere bizitzan... gerokoek harrituko zaituzte.
-
Errukine Olaziregi, irratiko bisitan ere jolaserako prest
23:09 min
Madrilgo Cromática Pistona, talde jostalarian hasi zen oholtza gainean kantuan. Eta geroztik beste proiektu askotan ere ari da: Los gardenians taldean adibidez, bolera eta rantxera jazzeatuak eginaz, edo Amythology taldearekin, Amy Whinehouse-en omenez sortutako bandan. Front woman indartsua da eta Madrid Hot Jazz Band taldearekin, ziudade hartako karrikak alaitzen jarduten da. Musikatik bizitzeko aukera ere aztertu zuen bere garaian baina azkenean ez zuen nahi izan, bere beste pasioak iragazi zuen: euskarak. Izan ere Hizkuntz Eskola Ofizialean eta Madrilgo Complutense unibertsitatean euskara eskolak ematen ditu.
Bere bideaz aritu zaigu, musikaz eta euskarari buruz nagusiki. Baina guraso bakarra izateagatik bere alaba Naiak diskriminaziorik jasan ez dezan egiten ari den borrokaz ere aritu da. Baita txotxongiloekin lanean aritu zen hiru urte ahaztezinetaz ere...