Faktoria
Kontrakarrean
"Non sartzen dira Durangoko erosleak urtean zehar?"
Sortzaileei ikusgarritasuna ematen dion erakuslehioa da, Faktoriako kolaboratzailearentzat, Durangoko azoka; baina baita gure burua engainatzeko balio duen erradiografia ez benetako bat ere.
-
Aritz Gorrotxategi
4:08 min
"Durangoko Azokaren distira eta autoatseginaren atzetik, erlaxatu egiten gara, gure kulturarekin konplitu dugula uste izaten dugu. Hurrengo abendura arte. Antzara-jokoan bezala. Abendutik abendura. Urtean behinkako biosfera kultural eta jai-giroko baten ajeak… Izan ere, non sartzen dira Durangoko erosleak urtean zehar? Nora emigratzen dute irakurle edo entzule horietako askok gainerako sasoi partean?
Epeltasun horretatik urrun bizi dira urte osoan euskarazko produktuak saltzen dituzten liburu-denda eta abarrak. Arriskuaren aurrean bakarrik geratzen dira. Langileak kaleratu behar izaten dituzte zenbakiek ez dutelako ematen. Aparralditik eta azoken fokuetatik urrun, nekez eusten diote.
Horixe dute, beharbada, zalantzagarritik ekitaldi erraldoi horiek. Batetik, ikusgarritasuna ematen diote geure sortzaileen lanari, argitaletxe eta ekoiztetxe batzuen urteroko balantzea salbatzen dute. Baina, bestetik, benetakoa ez den erradiografia bat eskaintzen digute, neurri handi batean kontzientziak zuritzeko eta geure burua engainatzeko balio duena".