Faktoria
Autogobernu sailburua
Olatz Garamendi: "Beharraren poderioz bada ere, eskumenen akordioa aurrera eramateko adostasuna dago orain".
autogobernua
Hiru hilebeteko epea nahikoa da Garamendiren hitzetan, aldiriko trenak, titulazioen homologazioa eta migratzaileen harrera eskumenak eskualdatzeko. Bere biziko garrantzia eman dio kongresuak onartzen duen edozein legetan foruak babesteko klausula bat aurre ikusteari, autogobernua babeste aldera.
-
Olatz Garamendi, autogobernu eta gobernantza publikoko sailburua Faktorian.
23:59 min
Autogobernu eta gobernantza publikoko sailburuaren arabera, "argi dago testuingurua aldatu dela eta beharrez poderioz bada ere, adostasuna lortu dela eskumenen eskualdatzea aurrera eramateko akordioa gauzatzeko". Horrez gain, eskenatoki berria finkatu dela ere azpimarratu du. "Ministorarekin aste honetan izandako bileran, aldebikotasuna nola arautu eta nola garatu adostu genuelako, ez dadin alde bakarraren esku egon".
Autogobernuaren aurka beste higadura mota ere badagoela salatu du halare, "higadura isila" deitu duena: "Estatuko legeak onartzen dira, gure erkidegoko eskumenetan sartzen direnak eta Auzitegi konsotituzionalak ez du modu neutralean jokatzen". Horregatik garrantzitsutzat jo du oso, kongresuan Estatuko legeak onartzen direnean foruak babesteko klausula bat aurre ikustea, "gure lege propioak babesteko".
Gizarte Segurantzaren eskumenaz, kutxa bakarra ez dela hautsiko eta Gernikako estatutoak kudeaketaren ahalmena jasotzen duela argitu ostean, eskumena hemendik kudeatzeak zein ondorio lituzkeen zerrendatu ditu: "Besteak beste santzioak, xedapenak, altak eta bajak, afiliazioak eta ordainketak hemendik egitea suposatuko luke".
Aste honetan Funtzio Publikoan izan den grebari buruz adierazi du, ez duela arrazoi nahikorik ikusten greba deitzeko eta aipatu du "behin behinekotasuna murrizteko pauso ikaragarriak ematen ari direla, 17 mila lanpostu atera dituztela, Osakidetza, Hezkuntza eta Administrazio Publikoa kontutan hartuta. Eta ziurtzat eman du behin behinekotasun tasa %8aren azpitik geldituko dela, beti ere "egiturazko lanpostuak" haintzat hartuta.