Itxi

Faktoria

akordio politikoak

Jose Ignacio Asensio: "Adostasun puntualetatik haragoko akordioak urruti ikusten ditut EH Bildurekin"

EUSKADI IRRATIA

Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak uste du bide berriak irekitzen ari direla, ezadostasunak elkarrizketaren bidez bideratzeko. Horren eredu jarri du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan aho batez izendatu izana bera presidente. Akordio orokorrak urruti ikusten ditu, ordea, EHBildurekin

  • Jose Ignacio Asensio, elkarrizketako une batean

    Jose Ignacio Asensio, elkarrizketako une batean

    21:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sozialisten Gipuzkoako idazkari nagusia, Gipuzkoako Ingurumen ditputatu eta Aldundiko diputatu nagusi ordea eta, joan den astetik, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente berrautatua ere bada. Berrespen hori iritsi zaio aho batez eta EAJ eta PSOEren botoez gain, baita EHBilduren botoekin ere. Gaur Faktorian egindako elkarrizketan adierazi du horrek adierazten duela bide berri bat zabaldu dela eta desadostasunak elkarrizketa bidez bideratuko den aldi baten aurrean gaudela. EHBildurekin akordio puntualetara iristeko aukerak badaudela adierazi du baina baztertu egin du akordio orokorragoak lortzeko aukera epe labur-ertainean. "Akordio orokorrak urruti ikusten ditut", azpimarratu du.

"Plastic Energy Zumarragan jar dadin babes gehiago espero nuen beste erakundeen partetik"

Gipuzkoako Diputaziotik kudeatzen dituen gaiei helduta, berriz, Asensiok ziurtatu du Zumarragako ekonomia zirkularreko poloa "egin egingo" dela, Plastic Energi enpresa multinazionalak bertan ezartzeari uko egin dion arren. Haserre agertu da Asensio, "beste erakunde batzuek" Zumarragako kokaguneari behar besteko babesa ez diotelako eman "beste erakunde batzuek" eta jakinarazi du dagokion lekuan agertu duela, dagoeneko, bere kexua. Bizkaia aipatu gabe, aurreratu du Gipuzkoatik 80 kilometro baino gutxiagora dagoen euskal erkidegoko leku batean izango duela kokalekua enpresa horrek eta aurki izango dela albiste horren berri.

"Nafarroara bidalitzen ditugun lixiabiatuetan, bermatzen dut arazorik ez dela izan jatorrian"

Bestetik, Asensiok ziurtatu du Zubietatik Nafarroara bidaltzen diren lixiabiatuen hondakinetan ez dela arazorik izan jatorrian. Zehaztu du, Nafarroako gobernuak bertako enpresa bati egindako ikuskatzearen ondotik ondorioztatu dela gaizki katalogatutako hondakinak eraman diituztela Artaxoara. Azaldu du, ordea, Zubietan Jaurlaritzak egiten duela kontrola, kontrol hori gardena dela eta "bermatzen" duela jatorrian ez dela arazorik izan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia