Faktoria
Hego Koreako pop musika
Lorena Garcia: "15 urterekin Koreako hizkuntza ikasten hasi eta 18 betetzean bertara joan nintzen"
Ane Albisu | EiTb Media
K-pop musika eta kulturarekiko zaletasunak eraginda, oso gazterik argi izan du Lorena Garcia Uribetxebarriak zer nahi zuen. Element taldeko K-pop dantzaria da gasteiztarra eta Expotaku eta Japan Weekend jaialdiak dituzte otsailerako begiz jota.
-
Lorena Garcia Uribetxebarria
20:44 min
Lagun baten eraginez hasi zen Lorena Garcia Uribetxebarria Hego Koreako pop musika entzuten eta zaletzen. Gurasoek oso ondo ikusten ez zuten arren, 15 urterekin Koreako hizkuntza ikasten hasi eta 18 urte betetzean bertara joan zen 10 hilabeterako.
2012garren urtean K-popa munduan zabaldu zuen Gangnam Style abesti ezagunaren garaian umetxoa zen Lorena, baina Hego Koreako musikak biziki erakartzen du 20 urteko gazte gasteiztarra. "Faktoria"n gurekin partekatu ditu bere gustuko musika eta bere bizipenak. Koreako hizkuntzan ere mintzatu zaigu!!!!