Faktoria
EUSKAL MUSIKA POPULARRA
Marina Landa: "Dimentsio pertsonala sozialari gailentzen zaio azken 30 urteotako euskal pop musikan"
Jon Artano | EITB Media
90eko hamarkadatik gehien entzun diren euskal kantak disekzionatu ditu Landak bere doktore-tesian, gure musikariek transmititu duten mezuaren bila. Mezuaren funtsa bahetzean, generoari, lurraldeaari eta hizkuntzari ere erreparatu dio. GAZTEA irratia izan du ikerketarako iturri nagusietako bat.
-
Marina Landa, Euskad Irratiko egoitzan
14:59 min
301 kanta, 317 orrialde, eta galdera berri mordo bat sorrarazi nahi dituen doktore tesi bat besapean hartuta sartu da Euskadi Irratiko estudio nagusian Marina Landa. Bakarlari nahiz talde, euskara nahiz erdara, trikipopa nahiz rocka... Euskal Herrian 1990az geroztik sortutako musika mainstream-a ikertu du, "euskal kantagintza berriaren eta Euskal Rock Erradikalaren gainena bazirelako ikerketak, baina geroztik bizi izan dugun garaiaz galdera ikurrak baino ez zeudelako... nik erantzun batzuk eta galdera ikur gehiago ekarri ditut".