Faktoria
Urrezko kalabaza
Paul Urkijo:" Ahoz aho transmititu diren ipuinak, gaur egun, nire ogibide dira"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Martxoaren 23an Gasteizko INTUJAI TEATRO antzerki konpainiak Ahoz aho- Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiren baitan aurten Paul Urkijo zinegileari emango diote Urrezko Kalabaza eta horren aitzakian bere aurrekoengandik jasotako ipuinez aritu gara berarekin, besteak beste.
-
Paul Urkijo
22:17 min
Aurretik egindako fil laburrekin, zein Errementari eta Irati-rekin argi utzi du Paul Urkijok ze mundutatik edan duen bere zinemagintza egiteko garaian, eta INTUJAI TEATRO antzerki konpainiak ahozkotasunari ematen dion garrantziaz baliatuta, bere bizitzan marka utzi duten ipuinei buruz hitz egiteko tartea hartu dugu.