Itxi

Faktoria

Iparra galdu. Hegora joan.

Negozio-bilerak Indian eta Brasilen: kontuan hartzekoak eta ekidin beharrekoak

MIKEL ROTAETXE | EITB Media

Xabier Eskibelek eta Estebe Ormazabalek Indian eta Brasilen negoziatzeko gomendioak eman dizkigute "Iparra galdu. Hegora joan" solasaldi globalean: "Indian ezker eskua gorde eta Brasilen pazientzia nahitaezkoa da".

  • Narendra Modi eta Lula da Silva, G20aren iazko goi bileran

    Narendra Modi eta Lula da Silva, G20aren iazko goi bileran

    26:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Indiako Pune hirian, Uno Minda autogintza-enpresako marketin-arduraduna da Xabier Eskibel eta Estebe Ormazabalek mende laurdena pasa du Brasilen, Senai Alimentos eta Nestlén lanean. Biek ala biek pilatutako esperientzian oinarrituta, India eta Brasilgo negoziazio-kulturez aritu gara Iparra galdu. Hegora joan tertulian eta bi herrialde horietan bilerak egiteko aholkuak eman dizkigute. Indian, ezker eskua gordetzea eta, bilera hasterako, emaitza itxita eramateko gomendioa egin du Eskibelek. Brasilen, bilerak luzeak izan ohi direla dio Ormazabalek eta komeni dela pazientziaz jokatzea.

Enpresatik politikara eginda, India eta Brasilgo hauteskunde-giroaz aritu gara solasaldian, eta gazteek politikarekiko duten atxikimenduaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia