Itxi

Faktoria

ALDAKETA KLIMATIKO BORTITZAK

Ikusiko dira berriz... glaziarrak Aralarren?

Kontu sorgina da klimarena... berotzen ari da; alta, etorkizun hurbilean hotzaldi beldurgarri bat ere etorri omen liteke. Golkoko korrontea da Euskal Herriko eguratsa epeltzen duena. Korronte hori moteltzen ari da, ordea, eta zientzialari batzuek diote eten ere egin daitekeela. Eta etengo balitz?

  • Auñamendietan, Aralarren eta Gorbean glaziarrak izan ziren iraganean

    Auñamendietan, Aralarren eta Gorbean glaziarrak izan ziren iraganean

    26:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal herriko Klima oso da epela geure latitudea kontuan hartuz gero. Eta klimaren goxotasun hori Golkoko korronteari zor diogu. Korronte hori, Mejikoko Golkotik eta Karibetik barrena ur epelak dakarzkiguna, moteltzen ari da ikerketen arabera. Zenbaitek korrontea geratu daitekeela ere esan du. Eta etengo balitz, gure batazbesteko tenperatura asko jaitsiko litzateke, Piriniotako glaziarrak ausarki haziko lirateke eta imajinatzen ere zailak diren ondorioak lekarzkiguke denoi.

Jon Saenz Agirre, Lurraren eta espazioaren fisikan lizentziatua da, eta Plentziako Itsas Estazioan ere aritzen da, eredu klimatikoen egiaztatzean. Saenzek azaldu dizkigu Golkoko Korrontearen gora-beherak.

Josu Aranbarri Erkiaga Geografian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kuaternarioko zientzietan doktorea. Aranbarrik azaldu dizkigu iraganeko hotzaldien arrazoiak eta eraginak... eta etorkizunekoak ekar litzazkeenak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia