Faktoria
Giza Zarata
Anari: "Disko honekin ilea moztu eta berdez tindatu izan banu bezala sentitzen naiz"
Ainhoa Urretabizkaia/Eitb Media
Bere zazpigarren diskoa sinatu du Anarik: "Giza zarata". Raymond Carver idazlearen gogoeta batetik abiatuta hamar kantuko lana osatu du, eta aitortu digu ardatza bera izaten saiatu den arren, beste leku batetik idatzi dituela abesti berriak.
-
Anari
23:44 min
Giza zaratak isiltasuna behar beharrezkoa duen bezela, Anarik ere ia zazpi urte disko-etenaldia hartu du lan berria osatzeko. Lehen lanetik, bai bere sorkuntza prozesuan, zein gerturatu zaion publikoan somatu dituen aldaketez aritu gara, baita disko berrian hartu dituen arriskuez ere.
Zuzenekoak hasi atarian, Puerto de Santa Marian, Paco Locoren estudioan bizitakoaz eta Joaquin Pascual ekoizlearekin lan egiteaz ere jardun gara.