Faktoria
1924-2024
Maria Franciska Dapena, ainubetik argitara
Artista autodidakta, konprometitua, irekia, koherentea, antikapitalista, feminista eta emankorra... eta, horregatik guztiagatik, ertzera kondenatua. Dapenaren jaiotzaren mendeurrenean, haren lana katalogatzen ari da Enara Iratzagorria ikerlaria.
-
Palentziako mendialdean sortu arren, Bizkaian eman zituen urterik gehienak Dapenak
24:39 min
Errepresaliatua, jazarria eta kartzelaratua. Bizimodu gogorra izan zuen, eta Frankismo beltzean garatu behar zuen bere sormena Maria Franciska Dapena euskal artistak. Haren zientoka lan -margolanak, grabatuak, eskulturak eta testuak- bilatu eta aztertzen dihardu Iratzagorriak; noski, historia liburu eta museoetako galerietatik kanpo ari da Dapenaren arrastoaren peskizan... Dapenaren biografiaz eta izaeraz, haren erakarpen indarraz, haren obraz eta pentsamenduaz, aritu da Iratzagorria Faktorian.