Itxi

Faktoria

Hauteskunde kanpaina atarian

Zertan aldatu da komunikazio politikoa?

P. G. | EITb Media

Simon Peña Euskal Herriko kazetaritza irakasle eta Komunikazio Zientzien dekanoa izandakoarekin eta Aner Ansorena aholkulari politikoarekin mintzatu gara, sare sozialen eraginaz, irudiaren garrantziaz eta Javier Dieguez, Cyberzaintzako zuzendariarekin ere hitz egin dugu ziber erasoen arriskuez.

  • "Sare sozialek hauteskunde kanpainak aldatu dituzte, hein handi batean".

    "Sare sozialek hauteskunde kanpainak aldatu dituzte, hein handi batean".

    28:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aldaketa izan bada. Bat datoz Simon Peña eta Aner Ansorena hauteskunde kanpaina ezberdina izango dela esaterakoan.  EHUko Kazetaritza irakaslearen hitzetan, "tresna berriak ditugu hauteskunde kanpaina honetan eta berriena sare sozialen erabilera da. Espazio berri bat da,  lenguaia berria, freskoagoa jendarte ezberdin batera iristeko aukera ematen duena.... Saiakerak ikusten ari gara, batzuk arrakastatsuagoak  besteak baino".

Aner Ansorena aholkulari politikoaren hitzetan, "aldaketa estetikoa da, boto gutxi batzuk eskuratzeko gogoz, gazteenak batez ere....Sare sozialen kasuan, amu deigarriak dira garantzitsuenak, lehen 3 segundutan bidalten den mezuaz ari gara, jendeak eutsi dezaion. Ez gara mezu sakonetan sartzen azalekoetan baizik. Eta alderdiak oraindik ez dira jabetu ondo nola funtzionatze duen".

Baina biak bat datoz oraindik ere komunikabide tradizionalek garrantzi handia dutela esaterakoan, telebistek, irratiek, egunkariek...Simon Peñak gogora ekarri du adin batetik gorako jende batengana iristeko tresna garantzitsuenak izaten jarraitzen dutela.  "Kontua da kanal bakoitzean zein helburukin zauden jakitea", dio Aner Ansorenak, "sare sozialetan  hautagaiarekin konexio emozionala bilatzen duzu, ni honen laguna izango nitzateke esatea balizko boto emaleak, ez hainbeste mezua helaraztea".

Irudiak hauteskunde kanpaina honetan garrantzi berezia izango duela iritzi diote.  Simon Peñaren hitzetan, "hautagaiak oso ezezagunak dira eta identitate eraikuntzan zerikusi handia dauka ezagutzera emateko eta aldi berean alderdiaren proposamen politikoaren eraikuntza bat ere egin behar da". Ikur bereziak ere bilatzen dituztela azpimarratu du Aner Ansorenak, eta eboluzioa ikusi du hautagaien artean: "Otxondianoren kasuan gobernatu dezakeela erakutsi nahi dute lehendakari itxura bilatzen duten hainbat argazkirekin; Pradalesen kasuan, alkandora remangatuta ikusi dugu..... Marketing kanpaina baten aurrean gaude". Irudiaren estrategiak erakuten du, adituen arabera, zein esparru berritara irtsi nahi duten, botoak egon daitezkeen esparru berrietara.

Emakume hautagaien kasuan, "begirada zorrotzagoa eta bidegabeagoa dela" aitortu du Simon Peñak, " irudian ere maskulinizazioaren menpe" daudela erantsi du Aner Ansorenak, "destakatzeko ahalegin berezia" egin behar dutela horregatik.