Itxi

Faktoria

Txirrindularitza istripua

Josu Etxeberria: "Istripuak dena txikitu zidan, eta Itzulia etxe azpian ikustean inbidia sentitu dut, bai"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Iturmendikoa da Josu Etxeberria, Rural Kutxa- Seguros RGA taldeko txirrindulari profesionala, baina pasa den azaroan kotxe batek aurrez-aurre bete-betean jo ondoren izandako istripuaren ondorioz, aurten ez du, besteak beste, Itzulian parte hartzerik izan.

  • Josu Etxeberria, Rural Kutxa- Seguros RGA taldeko txirrinudalaria

    Josu Etxeberria, Rural Kutxa- Seguros RGA taldeko txirrinudalaria

    23:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iazko azaroaren 15ean Josu Etxeberrik istripu oso larria izan zuen Iza igotzen ari zela; ondorioz, gorputzeko ia hezur guztiak hautsi zituen, eta ozta-ozta atera zen bizirik. Ordutik hainbat ebakuntza egin dizkiote eta errekuperazioa bide onetik doala azaldu du Etxeberriak.

Aurten Itzulia Iturmenditik pasatzeak sentimendu kontrajarriak eragin dizkio, baina, aldi berean, telebistaz eta modu batean, tropeletik kanpo egoteak lasterketa beste modu batean gozatzeko aukera eduki izanaz ere pozik agertu da.