Itxi

Faktoria

Euskara

Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren eta hautetsien artean, zubiak hautsita

Jone Larrañaga | Eitb Media

Aurrez erakundeek emana zuen hitza bete gabe, igoerarik gabeko aurrekontuak onartu ditu Euskararen Erakunde Publikoak. Euskalgintzaren haserrea handia. Hautetsiek onartu dute krisia dela. Euskal konfederazioarentzat, gertatua da haustura.

  • Antton Curutcharry eta Hur Gorostiaga

    Antton Curutcharry eta Hur Gorostiaga

    13:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antton Curutcharry Baigorriko auzapeza da eta Herri Elkargoaren hautetsi Euskararen Erakunde Publikoan (EEP). Jean-René Etchegarayren ordezkari gisa aritu zen joan den astean euskararentzat diru igoerarik gabeko aurrekontuak babestuz. Diruak emendatzeko lanean jarraituko dutela berretsi du baina zehaztu politikaren epeak eta euskalgintzak eskatzen dituenak ez datozela bat. Ulertzen du euskalgintzako ordezkarien haserrea eta bien arteko harremanetan dibortzioa gauzatu ote den galdetuta, krisiaz mintzatu da.

Euskal Konfederazioaren izenean Hur Gorostiagak, aldiz, esan du zubiak hautsita daudela. Euskarari batere lehentasunik ez ematea leporatu dio EEPri.