Faktoria
Bizitzaren erritmora
Kirudat Duo:"Leku berera iritsi nahi dugun arren, bide ezberdinetik abiatzen gara"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Markel Perez eta Juan Luis Garciak osatzen dute Kirudat Duo perkusio taldea. Musikenen Perkusio Graduko azken urteko ikasleak dira biak, eta hurrengo urtean graduondokoa non egiten duten erabakitzen duten bitartean, gorputz perkusio emanaldia ere egin digute.
-
Juan Luis Garcia eta Markel Perez
23:02 min
Markel Perez (Irura) eta Juan Luis Garcia (Ciudad Real) Musikenen ikasketak egiten hasi zirenean elkartu ziren, eta irakasleek egin zieten perkusio talde bat sortzeko proposamena. Ordutik, elkarrekin egin dituzte emanaldi batzuk, hainbat perkusio instrumentu erabilita, eta elkar bikain ulertzen dutela argi geratu da. Zuzeneko emanaldia ere eskaini digute, eta gorputz perkusio bidezko pieza aukeratu dute horretako.