Faktoria
Euskararen ertzak
Onintza Legorburu: "Euskararen alde bai, baina beste garai batzuekin alderatuta indiferentzia somatzen dut"
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egiten ari dira gaur, apirilak 23, Gasteizko Europa Jauregian, eta Onintza Legorburuk bertan, "Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian: Diskurtsoak Etnizitatetik Harago" izeneko hitzaldia eman du.
-
Onintza Legorburu
24:40 min
Onintza Legorburu Gizarte Langintzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren "Antropologia sozial eta kulturalean" graduondokoa egin zuen Madrilen, eta "Ikasketa feministak eta generokoak" graduondoa gin zuen gero EHUn.
Gaur egun, Mugimendu feministako hizkuntza praktikak eta hizkuntza ideologiak aztertzen ari da EHUko ikasketa feministak eta generokoak doktoregotza programan, eta EMUN Kooperatiban hizkuntza eta genero aholkularia da.