Faktoria
Gipuzkoako Artisten Elkartea
Sofia Arostegi: "Jose Antonio Sistiagak 1964an txuleta bat jan zuen Elkartearen aldeko prentsaurreko batean"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Gipuzkoako Artisten Elkarteko presidentea da Sofia Arostegi eta aurten elkarteak 75 urte betetzen dituela ospatzeko dokumentala aurkeztu berri dute; testigantza ugari bildu dituzte, eta tartean, txuletaren pasartea Jose Antonio Sistiagak, berak, kontatu zion Arostegiri.
-
Lurdes Mora eta Sofia Arostegi, Gipuzkoa Artisten Elkartea
20:25 min
75 urtek askorako ematen dute, eta pasadizo azpimarragarrienak biltze aldera Gipuzkoako Artisten Elkarteak dokumentala estreinatu zuen pasa den martxoan. Ricardo Iriarte eta Oier Villarrek zuzendutako filmea elkartearen ibilbidearen errepasoa da, eta zenbait ahots bildu dituzte horretarako. Sofia Arostegik, Elkarteko presidenteak, eman dizkigu lan horren nondik norakoak, eta gaur egun elkartean bizi duten egoeraz eta egiten dituzten jardunaldiez hitz egin dugu.