Itxi

Faktoria

ZIBURUKO AZOKA

Daniel Landart: "Politikariak bortxarazi ditugu onartzerat euskal kultura eta hizkuntza bat badela"

Jon Artano Izeta

Doinuele euskara hutsezko plazen sarean dauden azoketarik urteko laugarrena da Ziburukoa. Landart omenduko dute aurten. Donoztiriko Harrigainbordan sortutako poeta, antzerkigile, euskaltzale eta kulturgilea hunkitua eta eskertua da. Uztaritzen, bere etxeko egongelan, hartu du Euskadi Irratia.

  • Daniel Landart

    Daniel Landart, abegikor, etxeko atalasean

    20:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kanpoan lantzerra; barnean liburuak, kafe egin berria eta gizon elegante bat, mintzatzeko gogoz. Haurtzaroko eta gazte garaiko pasarteak txirikordatu ditu, eta hor sartu-irtenean, euskal kulturgintzaren pizkundean eragile izan zirenak.

1946an sortu zen Landart, asko bizitakoa da: "Ikusi behar da nondik heldu garen... Nik ikusi ditut gauzak erabat aldatzen, irakaskuntzan adibidez. Duela 60 urte kontzientziarik ez zen. Ezin ikasi zen euskara, omen. Hori zen frantsesek erraten zigutena".