Faktoria
Gasteizko jaiak
Iñaki Gurtubai: "Ukituak egiteagatik bi lagun atxilotu ditugu eta beste bi bere bikotekideak jotzeagatik"
Indarkeria matxistarekin lotutako gertakariak salatu dituzte Andre Mari Zuriaren jaietako lehen orduetan. Bestela eta, orohar, festa "giro onean lehertu" dela adierazi du Gasteizko Udaleko segurtasun zinegotziak
-
Zeledonen jeitsiera
4:57 min
Iñaki Kerejazu Zeledon berriak jaiak libre bizi eta gozatzeko aldarrikapenak egin zuen arren, festetako lehen gauean bertan izan dira sexu erasoak, Iñaki Gurtubai Gasteizeko Segurtasun zinegotziak Euskadi Irratian berretsi duenez. Zehaztu du, ukituengatik salatu dituztela bi gizonezko eta biak atxilotu dituztela. Horrezaz gainera, bikotekideak jotzeagatik beste bi gizon ere atxilotu dituztela jakinarazi du. Sakalekoak lapurtzeagatik ere izan dirala saletak; momentuz, bi lagun atxilotu dituzte lapurreta horiekin lotuta.