Itxi

Faktoria

Zientzia

Txema Pitarke: "Aintzindariak izan gara nanoteknologian eta onenen artean jarraitzea dugu erronka"

Eraikitzen ari diren dorre kuantikoa bukatuta, sendotu egingo da software kuantikoa garatuko duen lantaldea. Sortu berri den nanomedikuntzako lantaldeak ere urrats inportanteak ematea espero du CIC-Nanoguneko zuzendariak, adibidez, tratamendu pertsonalizatu eta kontralatuan edo ugalketa lagunduan

  • Txema Pitarke

    Txema Pitarke

    21:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte garrantzitsuak dira hauek CiCnanoGUNErentzat. Dorre kuantikoa eraikitzen hasita dago eta bertan sendotu egingo da software kuantikoa landuko duen lantaldea. Ordenagailu kuantikoetarako txip kuantikoak sortuko dituzte eraikin berrian eta urrats haundia izango da zentru zientifiko aintzindariaren garapenean.

Aurrerapen haundiak espero dituzte, baita ere, nanomedikuntzan. Urtarrilean sortu zen talde berri hori Mariana Medinaren agindutara eta dagoeneko sortu dira lehen proiektuak. Txema Pitarke CiCNANOGUNEko zuzendariak Faktorian esan duenez,  bereizmen haundiko teknologa sortzen ari dira, besteak beste, botika garraio kontrolatuen bidez tratamendu pertsonalizatuak lortzeko edo lagundutako ernalkuntza bultzatzeko

"Sortu ginenetik fronte guztietan jo dugu indarrez", esan du Pitarkek. "Aintzindariak izan gara nanoteknologian eta munduko onenen artean jarraitzea dugu orain erronka", gaineratu du.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia