Itxi

Faktoria

DONOSTIA

Eneko Goia: "Renferen tren geltokietan segurtasuna areagotzeko eskatu dugu"

Eneko Goia Donostiako alkateak dio Donostia "hiri segurua" dela, baina "etsipena sortzeko modukoa" dela hainbat pertsona etengabe delituak egiten aritzea, atxilotzea, eta ondoriorik ez izatea. Donostiako Aste Nagusiaren orain arteko balantze "oso baikorra" egin du.

  • Eneko Goia, artxiboko irudi batean.

    Eneko Goia, artxiboko irudi batean.

    23:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Faktoria' saioan, Donostiako Aste Nagusiaren balantze "oso baikorra" egin du Eneko Goia Donostiako alkateak: orain arte, aurreikusitako ekitaldi gehientsuenak egin ahal izan dituzte eta parte hartzea "handia" izan da. Turismoari lotuta, egunpasa hirira joandakoak gutxiago dira aurten, turismo bulegoko eta San Telmo museoko datuei begiratuta.

Segurtasunari lotuta, Egia, Martutene eta Herrera aipatu ditu arazo gehien atzematen dituzten auzoen artean, eta denek ezaugarri bat dutela komunean: Renferen tren zerbitzuaren bitartez lotutako kokapenak direla. Horregatik, segurtasuna areagotzeko eskatu du. Hego Euskal Herriko Automobil Klubak iragarri ondoren Justiziara joko duela Donostiako emisio baxuko eremuaren aurka, Goiak adierazi du klubak uste badu legea diskriminatzailea dela, legearen kontra egin beharko lukeela eta ez udalaren kontra. 

Etxerik gabekoentzat, La Sirena aterpetxea udan zein neguan zabaltzeko eskaerez, EH Bilduri zuzendu zaio Goia: "Leporatzen gaituzten horiek beraiek gobernatzen dituzten herrietan ez dute baliabiderik, ez udan ez neguan". Hernani eta Astigarraga aipatu ditu, baita Iruñeko kasua ere: "Sanferminetan, jaietan zeudela, batzuk ezin atenditu, eta Donostiara joan zitezela esan zieten". Gaia politikoki erabiltzen ari direla iritzi dio, "modu maltzurrean".

Okupazioaz eta udan hiriko sarrera-irteeretan izaten ari diren itxierez ere hitz egin du Goiak. Juan Luis Goenaga artistaren heriotza "galera handia" izan da, Goiak esan duenez. Goiaren arabera, belaunaldi baten ordezkari zen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia