Itxi

Faktoria

EUSKARA

Irati Iciar: “Badago gogoa, badago kemena, badago asmoa, badaude ideiak… baina, elkarrekin joan behar gara”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Irati Iciarrek Euskadi Irratiko Faktoria Albistegian azaldu digu zeintzuk diren erakundearen helburu eta asmoak. Lehentasuna, erabileran jauzia egitea.

  • IRATI ICIAR

    IRATI ICIAR

    22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitortuta euskalgintzan badagoela euskararen erabileraren inguruko kezka edota etsipena, auziari baikortasunetik heldu behar zaiola uste du Iciarrek. Globalizazio garaian hizkuntza gutxituek bizi duten egoera ez da erreza; baina, uste du, badirela egoera horri aurre egiteko tresnak.

Besteak beste, orain arte euskalgintzatik urrunago egon diren eragileak erakartzea, eta ekosistema anitza osatzea proposatzen dute; euskal izaera diskurtso eta iruditeria anitz eta inklusiboarekin lotzearen garrantzia azpimarratu du. Zentzu horretan doaz iaz egin zuten kongresuaren emaitzak, eta orain, horiek gizarteratzen ari da Topagunea. Bide horretan, erakunde, eragile eta herritarren batasuna behar dela aldarrikatu du, eta zentzu horretan itun zabalak proposatuko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia