Itxi

Faktoria

Bigarren Laurdena

XXI. mendea: lurrikara ekonomikotik polarizazioaren aldira

MIKEL ROTAETXE

Banku sektorearen goseak aurreztaile txikien zakua hautsita, ataka eta gorabehera finantzarioek baldintzatu dute XXI. mendea, eta, aspaldi ez bezala, muturreko jarreren goraldia sumatu da gizartean. Ze bide egin du XXI. mendeak, lehen laurdenean? Eta nora doa?

  • EBZren egoitza nagusia

    EBZren egoitza nagusia

    26:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola zen zure egunerokoa 25 urte atzera eginda? Ze bide egin dute Euskal Herriak eta munduak hirugarren milurtean? Zertan egin dugu aurrera eta zertan atzera? Non gaude eta nora goaz? XXI. mendeak lehen laurdena beteko duen honetan, "Faktoria" magazinak gizarteak egin duen bidearen eta aurretik duenaren inguruko gogoeta piztuko du astero.

Lehen saioan, azken mende laurdeneko bilakaera ekonomiko eta finatzarioari buruz hitz egin dugu Juan Garibi Fiare banka etikoko garapen eta estrategia zuzendariarekin. 2008ko hondamendi finantzariotik abiatuta, banku-sektorearen argilunak aletu ditugu eta banku etikoen kontrapisuari ere heldu diogu. Aurken Sierra Komunikazioan doktorearekin, berriz, demokraziaren pitzaduretan barrena egin dugu, gizarteak polarizaziorantz emandako urratsez hausnartzeko.

Tonu lasai eta pausatuan, umoretik ere, gogoeta bizi eta pizgarriak utzi dizkigute Juanek eta Aurkenek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia