Itxi

Gertukoak

NAGUSILAN

Nagusilan elkarteak boluntarioak behar ditu adinekoei laguntzeko

EUSKADI IRRATIA | NEREA PIKABEA

Euskadin mila boluntariotik gora dabiltza babes falta duten hirugarren adinekoen laguntzen.

  • 3:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur egungo gizartean bizi itxaropena gero eta handiagoa da eta horregatik, asko dira bakarrik edo ta zahar etxeetan bizi diren pertsona nagusiak. Horietako askok, senide eta lagun gutxi dituztenez, sarritan ez daukate behar bezalako arretarik. Nagusilaneko boluntarioak dira, hutsune hori betetzen saiatzen direnak.

Mila bat boluntario ditu egun Nagusilanek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baina jende gehiago bildu nahi dute, arreta hobea eskaini ahal izateko. Miranda Fundazioak Barakaldon duen zahar etxean esaterako, Nagusilaneko boluntarioak ari dira lanean. Gizarte hezitzaileek begi onez iksten dute hauek egiten duten lana. Batzuk, nagusiei asteroko bisita egiten diete eta ebste batzuk, zahar etxeko aisiladi ekintzetan parte hartzen dute, abesbatza zuzentzen, besteak beste.

Boluntarioak pozik daude egiten duten lanarekin, babesa emateaz gain, jaso ere egiten dutelako. Herritarrei dei egiten diete, Nagusilanekin bat egin eta ordu libreak besteei laguntzeko balia ditzaten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz