Itxi

Gertukoak

Mikologia

Bizkaian perretxikoak identifikatzeko aukera ezberdinak

Maider Martin-Euskadi Irratia

Bilboko perretxikoak identifikatzeko udal zerbitzua eta "Galdakaon Perretxikotan" izeneko kromo bilduma, mikologiara hurbiltzeko bi aukera paregabe.

  • 6:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaian perretxikozale ugari biltzen dituen udalerrietako bat da Galdakao. Peña Santa Cruz izeneko elkarte mikologikoak 25 urte bete ditu aurten. Urteurren borobila, modu berezian ospatu nahi izan dute. Herriko umeak, gazteak mikologiara hurbilaraztea da helburua eta horregatik, GALDAKAON PERRETXIKOTAN izeneko kromo bilduma kaleratu dute. 1.400 ale dohainik banatu dituzte 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen artean.

Bitartean, Bilbon, asko dira, perretxikoak identifikatzeko udal zerbitzura hurbiltzen diren hiritarrak. Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatuta, Irala auzoko Ugalde kaleko zazpigarrenean dago.

Jon Uribarri da bertako beharginetako bat. Hiritarren zalantzak argitzen saiatzen da. Perretxikoak jangarriak diren ala ez, horixe izaten da gehienen zalantza.