Gertukoak
Bizkaiaren ondoren
Gipuzkoak eskalada arautu du mehatxatuta dauden hegaztiak babesteko asmoz
EUSKADI IRRATIA / DAVID BERAMENDI
Putrea, belatz handia, hontz handia eta ugatza dira, besteak beste, espezie horietako batzuk
-
3:19 min
Bizkaia eta Nafarroaren eredua jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskalada arautzea erabaki du. Lurralde honetan eskalada praktikatzeko dauden 77 guneetatik, 22 eremutan eskalada guztiz debekatu da, eta beste 14 gunetan, hilabete batzuetan bakarrik.
Arautegi berri honen helburua mehatxatuta dauden hegaztiak babestea da. Tartean, putrea, belatz handia, hontz handia eta ugatza.