Itxi

Gertukoak

Passive House

Lekunberriko 'Plazaola', Passive House agiria jaso duen lehen etxea

Iñaki Berastegi-Euskadi Irratia

Duela bost urte energia kontsumo oso txikia duen etxea eraikitzeko erabakia hartu izanaz harro Koldo Monreal eta Rakel Pellejeros jabeak

  • 3:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxe pasiboaren ereduak bost printzipio nagusi ditu: isolamendua, zubi termikoak gutxitzea, zurgintza lanak eta beira horniketa, beroa berreskuratzeko aireztatze mekanikoa eta hermetikotasuna. Etxe arrunt batek baino % 5 gehiago balio dezake, baina inbertsioa 10-12 urtetan berreskuratzen da.

Etxeak ahalik eta energia gutxien gastatzea da helburua eta horrek, poltsikoan eragin zuzena dauka. Lekunberriko Plazaola etxeko jabeek, urtean, 300 euro gastatzen dituzte bataz beste, ura, berogailua eta hozte sistema egokiak izateko.

Euskal Herrian Passive House ziurtagiria lortuen lehena izan zen Plazaola etxea. Orain, sistema berbera erabilita, hainbat etxebizitza eraikitzen ari dira Bilboko Bolueta auzoan, Tuteran, Lizarran edo Beran.