Gertukoak
BASOLARREGINTZA PROIEKTUA
Silvotxerri proiektua abian jarri du Neiker Tecnaliak
Aitor Perez Bueno
Alde batetik, txerriek basoan duten eragina aztertzea da helburua, baina bide batez, abeltzaintzari begira, Euskal Txeri eta Baso Txerri arrazak ekoizpenerako dituzten ezaugarriak aztertuko dituzte.
-
3:36 min
Euskal Herriko basoetan, geroz eta abere gutxiago dago. Ondorioz, sasiz betetzen dira, eta besteak beste, suteak errazago piztu eta hedatu daitezke. Orain Silvotxerri proiektua abian jarri du Neiker Tecnaliak. Bi txerri mota Gasteiz ondoko lursail batean sartu dituzte ikerketa bat egiteko. Alde batetik, basoan duten eragina aztertzea da helburua, baina bide batez, abeltzaintzari begira, Euskal Txerri eta Baso Txerri arrazak ekoizpenerako dituzten ezaugarriak ere aztertuko dituzte.