Gertukoak
Danborrada
Donostia, markak hautsiko dituen San Sebastian Egunaren atarian
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Heldu eta haurren artean, ia 26.000 pertsona ariko dira danborra eta barrilak astintzen
-
3:04 min
Atzerako kontaketa hasi da Donostian. Ordu gutxi barru, gauerdian, hasiko da San Sebastian Eguna. Aurten, marka guztiak hautsiko dira, eta horren lekuko, hauxe: heldu eta haurren artean, ia 26.000 pertsona ariko direla danborra eta barrilak astintzen. Aurrez, hori bai, 'Bezperako' afariaz gozatzeko parada, jendez gainezka izango diren elkarte eta jatetxeetan.
Richard Oribek jasoko duen Urrezko Danborrak eta urtero banatzen diren Herritar Merezimenduko bost dominek borobilduko dute festa. Banderaren Jeitsierak emango dio amaiera jai egunari.