Gertukoak
MOTOR HESI BEREZIAK
136 km errepide daude Bizkaian motorgidarientzako arriskutsuak direnak
EUSKADI IRRATIA | Etxahun G. Sarria
Horietako 86 km bete ditu Aldundiak eta 2024.urterako falta diren kilometroak babestea du helburu.
-
4:00 min
2014. urtean aldatu zen azken aldiz errepideko babes hesien araudia. Honen arabera, Bizkaiko errepide sareko 136 kilometrotan derrigorrezkoa da motorzaleentzako babes hesi berezia jartzea. Egun, horietako 86 bete dira, eta aldundiaren helburua da 2024. urterako falta diren kilometroak babestea. Dezelerazio handia egin beharreko lekuetan eta mugimendu aldaketa handiak egin behar diren eremuetan agintzen du araudiak motorzaleentzako hesi berezia. Puntu beltzak izan ohi dira horiek eta bertan ari da Aldundia lanean.
Zona Norte motorzale taldeko presidentea da Aitor Belasko. 30 urte baino gehiago daramatza motorrean ibiltzen eta denbora tarte horretan Bizkaiko errepideak asko hobetu dira bere ustez. Hala ere, motorzaleentzako hesiz babestutako kilometro gehiago behar direla dio Belaskok, araudiak deskribatzen dituen eremu arriskutsuetaz haratago, edozein lekutan eror daitekeelako motorra.