Itxi

Gertukoak

Bidaiak antolatzen

Bidaia antolatu eta bidaia hori bera irabaziko dute Tolosako sei gaztek

EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola

Antxon Bandres Bidaia Txokoak antolatutako Bidaia Bekaren laugarren edizioa martxan da. Orain arteko urteetan bezela mugak garbiak dira: 500 euro erabiltzea gehienez sei gaztek boste eguneko bidaian.

  • 3:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gutxienez hiru euskal lurralde bisitatu behar dira hasiera batean paperean prestatutako bidaian. Sei gaztetatik gutxienez bik neska edo mutil izan behar dute eta zehatz jarri beharko dute zein ekimen burutuko dituzten eta zertan erabiliko duten 500 euroko diru kopurua. Horrekin moldatu beharko dute garraio, otordu, loaldi eta ekimenak ordaintzeko eta gai baten bueltakoa izan beharko du proposamenak. Azken edizioko irabazleek zinema hautatu zuten eta gure inguruetan film edo serieren bateko irudiak grabatu izan diren txokoetara joatea proposatu zuten. Baita irabazi ere. Garaipena lortu aurretik, hiru proposamen hautatuetako seikoteak hitzez defendatu behar du bidaia epaimahaiaren aurrean.

Saria: antolatu, tajutu eta proposatutako bidaia hori bera egin ahal izatea Iosu Iztueta bidaiari handiaren laguntzarekin. Lehia honen helburua da gazteengan bidaiatzeko grina piztea eta bidaia horiek neurtuak izatea.