Gertukoak
Azken hiru urteotan
Gipuzkoa da lurralderik arriskutsuena txirrindularientzat
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
2015. urtetik, bi txirrindulari hil dira Euskadiko errepideetan: bat, Seguran (Gipuzkoa), eta bestea, Berriatuan (Bizkaia). Gainera, 77 zauritu izan dira. Tartean, 45 gipuzkoar.
-
3:00 min
Gipuzkoa da lurralderik arriskutsuena txirrindularientzat. 2015, 2016 eta 2017ko datuen arabera, bi txirrindulari hil dira Euskadiko errepideetan: bat, Seguran (Gipuzkoa), eta bestea, Berriatuan (Bizkaia). Gainera, 77 zauritu larri izan dira, eta gehientsuenak, 45, gipuzkoarrak ziren.
Donosti Berri elkarteak, Donostian dagoen txirrindulari eskola bakarrak, sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. 'Errepidea partekatu' lemapean, pegatina batzuk kaleratu ditu. Bertan, txirrindulari bat aurreratzerakoan autoek metro eta erdiko segurtasun tartea errespetatu behar dutela azpimarratzen da.