Gertukoak
Bizkaia Talent
Atzerrira joandako talentuak etxera ekartzeko ahalegina
Euskadi Irratia-Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Talent programaren bidez, kanpoan lanean diren bertako talentuak etxera bueltatzeko lan egiten du enpresa eta pertsonak harremanetan jarriz.
-
3:26 min
Julene eta Leiorek 28 eta 34 urte dituzte. Mungiarra bat, bilbotarra bestea. Ingeniaria lehena, Genetikan ikerlaria bigarrena. Antzik ez dute horretan baina biek gauza bat dute komunean: Kanpoan egin dute orain gutxi arte haien lan ibilbidea.
Julenek, iaz bueltatu zen arte, Frantzia eta Alemania artean egin zituen hiru urte, Leiorek berriz, 11 urte egin ditu kanpoan. Bartzelona, Paris eta Lyonen.
Bizkaia Talent programak enpresekin harremanetan jarri eta buelta egiteko tramitazio guztian lagundu du Julene. Leiore berriz, Eusko Jaurlaritzaren urtebeko beka batekin bueltatu berri da etxera, baina Bizkaia Talentekin duen harremanari esker, epea hau pasatakoan hemen gelditzeko aukera izango duela espero du.
Haien esperientzia eta inpresioak ezagutu daitezke erreportai honetan.