Gertukoak
Ia ezezagunak
Elur zuloetako elurra sendagarri gisa erabiltzen zuten gure arbasoek
EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola
Arkeologo talde batek ikertu ditu gure artean. Gipuzkoan 50 inguru aurkitu dituzte. Penintsulakoak baino txikiagoak dira eta bertako elurra erredurak sendatzeko erabiltzen zen besteak beste.
-
3:00 min
XX. mendearen hasiera arte erabili zituzten elur zuloak gure arbasoek. Lehendabizikoen zantzuak XVI. mendean aurkitu dituzte. Denbora horretan, gizakiak eraikitako elur zuloetan, jakina, elurra gordetzen zen ondoren sendagai bezela erabiltzeko, batik bat. Ospe handia zuen elurrak erredurak sendatzeko, sukarra jaisteko, azaleko arazoak bideratzeko edo kolpe baten ondorioz hazitako gorputz atalak bere onera ekartzeko. Sendagai gisa erabilpen nabarmenena, baina ez bakarra. Elikagaien iraupena luzatzeko ere erabiltzen zen elurra eta baita aisialdirako ere: edariak hozteko nahi izaten zuten elurra edo "limonada" bezelako edariak sortzeko. Alkoholdun edariekin eta alkoholik gabekoekin erabiltzen zuten festa eta erromerietan.
Arkeologo talde batek Gipuzkoako 50 elur zulo inguru ikertu ditu ezaugarri guztiak jasoz. Penintsulakoen aldean, txikiagoak dira eta menditarragoak ee bai. Azpimarratu dute arkeologoek ez dituztela zertan nekropoliak eta halakoak aztertu. Norberaren inguruko giza eraikin guztiak dira interesgarri eta arbasoen bueltako argibide haundiak ematen dituzte. Hor izan dute heldulekua eta akuilua.