Itxi

Gertukoak

Joskintza

Jostea gero eta modakoago gazteen artean

Euskadi Irratia / Olatz Arriola-Bengoa

Eskuz eta norberak egindakoari balioa ematen ari zaio berriz eta asko hurbiltzen dira joskintzaren mundura, eguneroko errutina albo batera utzi eta norberarentzako denbora hartzeko aukera ere bada.

  • 3:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jostea ez da adinekoen eta emakumeen sinonimo. Hala pentsatuko dute askok baina ideia hori bazterrean utzi eta jostera animatzen diren gazteak gero eta gehiago dira. Bilboko Alde Zaharreko Krafteria denda-tailerrean edota Indautxuko Ana Dedalen tailerrean josten irakasten dute, eta ikasteko gogoz dagoen jendea ez dela falta diote bertan.

Norberarentzako denboraren bila joaten dira ikasle asko, eguneroko errutinatik ihesi, eta aldi berean norbere gorputzari egokitutako arropa, benetan gustukoa, kalitatezkoa egiteko aukera ematen die.

Batzuk josteko makina erabiltzen ez dakitela hasten dira, beste batzuk ideia gutxi batzurekin. Nolanahi ere, pazientziaz edonor ikasteko gai dela diote irakasleek eta ondoren, norberak egindakoa bukatuta ikusteak ez du preziorik.

Bai Krafterina bai Ana Dedalen tailerrean gainera, josten ikasteko hainbat aukera eskaintzen dira, egokituak, inork, gustuko duena ez egiteko aitzakiarik izan ez dezan.