Itxi

Gertukoak

Estrategia berria

Donostiak etxebizitzak bitan banatzeko araudia malgutuko du

DAVID BERAMENDI

Udalak uste du, neurri berri honi esker, hirukoiztu egingo dela banatu ahal izango diren pisuen kopurua, 8.000 etxebizitzetatik 21.000-ra pasaz.

  • 3:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Udalak etxebizitzak bitan banatzeko araudia malgutzeko asmoa duela iragarri du. Udaletik diote, araudi berriari esker, "hirukoiztu" egingo dela banatu ahal izango diren pisuen kopurua, 8.000 etxebizitzetatik 21.000ra pasaz.

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko Donostiak duen estrategia berria da aurreko hori. Izan ere, gero eta jende gehiago bakarrik bizi da 130 edota 150 metro kuadroko etxe zaharretan. Beste garai batean eraikitako pisuak dira, seme-alaba asko izaten ziren garaikoak.