Gertukoak
Gerra karlista
1835. urteko setioaren errekreazioa egingo du Ordiziak asteburu honetan
DAVID BERAMENDI
200 bat figurantek hartuko du parte errekreazio honetan. Kanpamendu militar bat ezarriko da, kalisten eta liberalen desfileak egingo dira eta, fusil eta kañoiekin, bi aldeen arteko bataila.
-
3:24 min
Gipuzkoan, gaur hasiko dira 'Ordiziako Setioa' ospatzeko antolatu diren ekitaldiak. 1835. urteaz ari gara, karlistek liberalen esku zegoen Ordizia astebete luzez setiatuta izan zuten garaiaz.
Kontua da, ekitaldietako bat setio horren errekreazioa izango dela. Bertan, 200 bat figurantek hartuko du parte. Asteburu osoan zehar, garaiko kanpamendu militar bat ikusteko aukera izango da. Gainera, kaleetan zehar, karlisten eta liberalen desfileak egongo dira, eta baita bi aldeen arteko bataila ere, fusil eta kañoiekin.