Itxi

Gertukoak

Errotabarri

Arto-irina aintzinako erara Gamiz-Fikako Errotabarri errotan

EUSKADI IRRATIA | OLATZ ARRIOLA-BENGOA

Luis Acillonak, 77 urterekin, familiako tradizioari eutsi eta uraren indarra erabilita arto-irina ekoizten du XVII. mendeko errotan

  • 3:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Butroe ibaiko urek mugitzen dute Errotabarri, Gamiz-Fikan. Hark baino lehen, familiako arbasoek bezala,  bertako seme Luis Acillonak arto-irina egiten du betiko modura. XVII.mendekoa da errota, kalkulu hori egin du 800 metrora duen presak 350 bat urte dituela jakinik. 77 urte ditu Luisek eta jubilatu zenetik behar duen denbora guztia eskaintzen dio arto irina egiteari.

Maiatzaren erdian - ekainaren hasieran artoa erein, ondo hazten lagundu eta urrian- azaro hasieran jaso. 48 orduz  labean lehortzen eduki ondoren, errotaren harrien indarrak egiten du ehotze lana. Talo zein ogirako arto irin fina. Kalitatezkoa, hala gustatzen baitzaio gauzak egitea, mimoz. Emaitza preziatua da, zenbat produzitzen duen bere sekretua dela dio, baina puntako okinek eta sukaldariek erosten diotela bai, Eneko Atxak esaterako.

Errotabarri eta tradizioaren xarma ezagutu nahi duenak badu aukera. Luisek larunbatetan etxeko atea zabaltzen baitie, aurrez deituta zita egiten duten hamar lagunetik gorako taldeei.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz