Itxi

Gertukoak

Housing Basque Country

Euskadiko etxebizitza publiko garaikidea, etorkizuna, eraikitzeke dago

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Euskadiko etxebizitza publikoak ia 40 urteko ibilbidea egin du eta Bilbon dagoen 'Housing Basque Country' erakusketak, 30 proiekturen bidez, zer-nolako bilakaera izan duen jaso nahi izan du.

  • Boluetako eraikin dorrea

    Boluetako eraikin dorrea

    3:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi etxebizitza publikoen eraikuntzaren buru izan da azken lau hamarkadetan, 1981ean eskumenak transferitu zirenetik. Ordutik, babes ofizialeko 104mila etxebizitza baino gehiago eraiki dira.  Bilbon dagoen 'Housing Basque Country' erakusketak, 30 proiekturen bidez, zer-nolako bilakaera izan duen jaso nahi izan du.

'Housing the Basque Country'ren xedea, bisitariei etxebizitza babestuen ibilbidea gerturatzea da, horrez gain, etxebizitza publikoaren inguruan dauden ikuspegiak aztertu nahi dituzte ; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…

Egun, esaterako oso bestelako etxebizitza babestuak eraikitzen ari dira… Bilboko Boluetan Passivhaus ziurtagiria jaso duen dorrea eraikitzen ari dira; babes ofizialeko 171 etxebizitza eraikiko dituzte bertan.

Zer egin dugun edo nondik gatozen jakitea beharrezkoa da aurrera begira jarri eta hobetzeko. Housing the Basque Country erakusketak lehenaldia eta etorkizuna uztartu nahi ditu: etxebizitza publiko garaikidea eraikitzeke dagoela diote adituek, familia mota eta behar desberdinetara egokituko dena.