Gertukoak
NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Nafarroako Gobernuak mendi erreskate talde berria sortzea erabaki du
AITOR PEREZ BUENO
Hogei suhiltzaileek osatuko dute eta mendiko erreskateak egiteaz gain, lurraldean dauden beste erreskate tekniko batzuetan ere parte hartuko dute. Taldea datorren urteko udaberrian martxan izango da.
-
3:39 min
Nafarroako Gobernuak martxan jarri du suhiltzaileek osatuko duten mendiko erreskate talde bat osatzeko prozesua. Azken asteetan, 40 bat hautagaik lau proba tekniko egin behar izan dituzte, eta orain, emaitzen zain daude. Guztira, 20 pertsonak osatuko dute taldea. Suhiltzaileek ondo hartu dute erabakia, izan ere aspalditik defendatu duten aldarrikapena baita.