Gertukoak
Emakumea ahaldunduz
Emakumeak ahaldunduz indarkeria eta bazterketa egoerak prebenitzeko
Imanol Elezgarai Euskadi Irratia
"Emakumea, osasuna eta indarkeria" programak hamargarren urteurrena ospatu du. Bilboko emakume etorkinei prestakuntza eskaini die, eta hauek inguruko emakumeekin konpartitzen dute ikasitakoa.
-
3:23 min
"Emakumea, osasuna eta indarkeria" programak hamargarren urteurrena ospatu du. Bilboko emakume etorkinei prestakuntza eskaini die, eta hauek inguruko emakumeekin konpartitzen dute ikasitakoa. Programak "Ahaldunduz, aurrera egin" leloa du, emakumeak haien inguruneaz eta ingurunean sentsibilizatzen dituelako.
12 orduko ikastaroa da, 6 astetan ematen dena, emakume etorkinei zuzenduta, emakume guztiek jasaten duten diskriminazioaz gain, jatorriz atzerritarrak izatearen ondorioak jasaten dituztelako. Bi ibilbideetan oinarritzen da. Lehenengoa Auzolan zentroa da. Bertan, emakumeek aholkularitza eta diziplina anitzeko arazoei erantzuten diete. Bigarrena Zirikatuz talde feministaren bidez emakumeekin lan egiten duten elkarteei formazioa eskaintzea da.
Prestakuntza amaitzen dutenean, eragile ahaldundu bihurtzen dira: euren inguruko emakumeen artean ikasi dutena zabaltzen dute. Programaren hasieratik 2.500 emakume baino gehiago hezi dituzte.
Programaren arrakasta horixe da hain zuzen. Emakumetako bakoitza erreferentzia bihurtzen da, bere inguruneetako emakumeei euren bizitza, osasuna eta harremanak kontrolatu ahal dituztela ikustaraziz.